Mercredi 26 Février, 2025

Pascual Aldave musikagile nafarra gogora ekarriko du Euskadiko Orkestrak Iruñeko hurrengo kontzertuan

Pascual Aldave musikagile nafarra gogora ekarriko du Euskadiko Orkestrak Iruñeko hurrengo kontzertuan

Euskadiko Orkestrak, Iruñeko Orfeoiak eta Juan Laboreria baritonoak Lesakako konpositorearen obra katedralaren, ‘Akelarre’-ren, ‘3. eta 4. euskal rapsodiak’ interpretatuko dituzte otsailaren 28an Baluarten. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Pascual Aldave XX. mendeko euskal musikako sinfonista garrantzitsuenetako bat bihurtu zen, eta Euskadiko Orkestrak gogora ekarri nahi izan du Denboraldi honetan, bere jaiotzaren (2024) mendeurrenarekin bat eginez. Horretarako, lesakarraren obra katedrala intepretatuko du, Akelarre izenekoa. Ballet sinfoniko-burleskoa 1986an sortu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren mendeurrena ospatzeko. Obra hau lau rapsodiaz osatuta dago. 2. Rapsodiak Euskadiko Orkestraren Kontzertu Denboraldia ireki zuen eta 3. eta 4. Rapsodiak datorren ostiralean, otsailaren 28an, interpretatuko dira Iruñeko Baluarte Auditoriumean, 19:30ean.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Pascual Aldave, 1924an Lesakan jaioa, Euskadiko Orkestratik oso hurbil zegoen konpositorea izan zen, eta hura bizi zela bere hiru obra interpretatu zituen orkestrak: El Cristo ibérico, Nerabe sorta eta Seaska abesti. Baina Aldavek ez zuen Euskadiko Orkestraren atriletan bere sorkuntzarik handinahiena, Akelarre monumentala, ikusi. Orkestrak haren zati bat interpretatu zuen 2014ko udaberrian, Aldave hil eta urtebetera, baina, azkenean, 2024/25 Denboraldian, orkestrak Aldaveren jaiotzaren mendeurrena ospatzen duenean, haren obra magna ia osorik entzun ahal izango da. Denboraldiko lehen kontzertuan Bigarren euskal rapsodia entzun ahal izan bagenuen, orkestra hutsez, programa berri honetan Euskadiko Orkestrak eta Iruñeko Orfeoiak, Juan Laboreria baritonoa ondoan dutela, 3. eta 4. euskal rapsodiak emango dituzte. Emanaldi bidezko aurkezpen hori arraroa iruditu liteke, baina Aldavek berak 1996an egindako elkarrizketa batean azaldu zuenez, «Akelarreren zatiak interpreta daitezke obra bereizi, independente gisa».

Akelarre balleta, poema sinfonikoa eta kantataren arteko erdibidean mugitzen da, eta 1986an sortu zen. Aita Donostia eta Jesus Guridiren oroimenari eskainita dago eta Pio Barojaren testuak hartzen ditu oinarri. 1996ko abuztuaren 27an estreinatu zuten Donostiako Victoria Eugenia antzokian Akelarre lanaren behin betiko bertsioa, eta jatorrizko orkestrarako bertsioari abesbatza eta baritono solista bat gehitu zitzaizkion.

Akelarreren ostean, kontzertuaren bigarren zatian Karol Szymanowski-ren 2. Sinfonia entzun ahal izango da. Poloniako konpositore nazional handienetako bat izan arren, Szymanowskiren ibilbidea internazionalismoaren adibide bikaina da, eta iturri oso heterogeneoak izanik, bere estilo propioa nola eraiki zuen erakusten du. Lukasz Borowicz poloniarrak zuzenduko du Pascual Aldaveren omenezko kontzertu hau bere bigarren zatian.

Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean euskadikoorkestra.eus webgunearen bidez, baita Baluarte auditoriumaren webgune eta leihatilan ere.

 

 

Rapsodiei buruzko informazio gehiago

 

3. Rapsodia: Polusen ardandegia

Akelarreko zati batek Altzateko Jaun-en kontu zaharra hartu du gidoi literariotzat, eleberriaren eta pieza eszenikoaren arteko erdibideko sorkuntza bitxia, 1922koa. Akelarreko bigarren ekitaldia, 3. euskal rapsodian jasotzen dena, Polusen ardotegi-tabernan izeneko kapituluan oinarritzen da. Bertan, Altzateko Jauna eta banaezina duen Arbelaitz Bidasoako Txapel-Handiak (edo Bidasoako Capelomagnicoak) izeneko elkarte baten bilerara gonbidatuko dira. Bertan, euren burua deskribatzen dutenez, «Txapel-Handiak gara, eta txapela adinako bihotza dugu», eta Bibere et vivere, hau da, «bizi eta barre, edan eta berriz barre» egitearen sekretuari emanda daude. Aldaveren egokitzapenak eta kapituluak berak Easoko taberna horretara biltzen diren pertsonaia bitxien ideia estrafalarioak jasotzen dituzte, baita ondoko kaleetan eta plazetan zehar egiten dituzten ibilaldiak ere. 

 

4. Rapsodia: Sorginen agerpena

4. euskal rapsodiak hirugarren ekitaldi osoa eta Akelarreko laugarren ekitaldiaren hasiera hartzen ditu oinarritzat. Bertan, Urtubiko dama kontakizun laburreko (1916koa) gertakarien jarraipena egiten da. Dama hori, hain zuzen ere Leonor de Altzate zen, Altzateko Jaunen ondorengoa. Dontzeila gaztea Miguel Matxainekin maiteminduta zegoen, eta iruzur bidez eraman zuten sorginen batzarrera etsai zituzten Senpereko jauntxoaren familiako oinordeko gaztearen besoetan eror zedin. Baina Matxainek, soldadu-talde txiki batekin batera infiltratuta dagoenak, Senpere jaunaren asmo maltzurretatik askatu zuen, jaiaren buruzagi zen akerrari burua moztu ondoren. Laugarren euskal rapsodiak akelarrearen hasierako uneak jasotzen ditu hiru mugimendutan: Sorginen agerpena, Sorgin taldea eta Sorgin karrika dantza. Barojak honela deskribatu zituen: «Juan Goiburu danbolina eta txilibitua jotzen hasi zen, eta Juan Sansin konpasa eramaten, danborra joz. — Tira! Goazen! Kalejira! Karrikadantza! — oihu egiten zuten gazteek. —Akerra! Akerra! — esaten zuten atsoek —. Akerra beti!»

Prochains événements

Concerts & Billetterie octobre

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
14 Me
15 Je
15 octobre, 2026 Jeudi, 09:45 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
16 Ve
17 Sa
17 octobre, 2026 Samedi, 12:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 octobre, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Di
19 Lu
20 Ma
20 octobre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 Me
22 Je
22 octobre, 2026 Jeudi, 11:15 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Arriaga bizi da
23 Ve
23 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Di
26 Lu
26 octobre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 octobre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 octobre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron