Lundi 17 mars, 2025

Euskadiko Orkestrak Glanerten ‘Perkusiorako Kontzertua’ estreinatuko du Christoph Sietzen bakarlariarekin hurrengo kontzertu-programan

Euskadiko Orkestrak Glanerten ‘Perkusiorako Kontzertua’ estreinatuko du Christoph Sietzen bakarlariarekin hurrengo kontzertu-programan

Euskadiko Orkestrak, Stuttgarteko Irratiko Orkestra Sinfonikoak eta Artikoko Orkestra Filarmonikoak enkargatutako obra honen Estatuko estreinaldia izango da. Christoph-Mathias Mueller alemaniarraren gidaritzapean, Euskadiko Orkestrak Brahmsen ‘2. Sinfonia’ interpretatuko du programaren bigarren zatian.

Gasteiz eta Iruñeko kontzertuak Carl Maria von Weberrek konposatu eta Gustav Mahlerrek osatu zuen ‘Die drei Pintos’ opera komikoarekin hasiko dira.

Euskadiko Orkestra pasa den ostegunetik 24/25 Kontzertu Denboraldiko zortzigarren programari aurre egiten ari zaio, ‘Glanert / Brahms’ izenekoa. Donostian eta Bilbon kontzertuak eskaini ostean, azkenak aste honetan izango dira: asteartean, martxoak 18, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; eta asteazkenean, martxoak 19, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Azken kontzertu hauek Carl Maria von Weberrek konposatu eta Gustav Mahlerrek osatu zuen Die drei Pintos opera komikoarekin hasiko dira.

Ondoren etorriko da kontzertuen plater nagusia: Detlev Glanerten Perkusiorako Kontzertua. Euskadiko Orkestrak, Stuttgarteko Irratiko Orkestra Sinfonikoak eta Artikoko Orkestra Filarmonikoak elkarrekin egindako enkarguaren ondorioz sortu zuen Glanertek. Hain zuzen ere, Norvegiako orkestra horrek egin zuen obraren erabateko estreinaldia 2024ko maiatzaren 24an, eta orain interpretatuko duen bakarlariarekin, Christoph Sietzenekin, batera. Sietzen Salzburgoko Jaialdian 12 urterekin debuta egin zuenetik sariak etengabe jaso dituen perkusioko gazte prodijioa da.

Detlev Glanertek Mahler eta Ravel aipatzen ditu eragin nagusi gisa bere konpositore formazioan. Mahlerrek musikaren zentzu sinple eta dramatikoagatik eragin zion, eta Ravelek, berriz, soinuen maskarada artifizialagatik. Hans Werner Henze figura garrantzitsua izan zen Glanertentzat, eta formatu handiko bere lehen opera idazten lagundu zion, bere ibilbidean zehar arrakasta gehien ekarri dion generora bideratuz. Opera konpositore handia den aldetik, Glanertek inoiz azaldu du bere konposizioak irudimenezko antzerki-eszena gisa ulertzen dituela, heroi eta bilauekin, elkarrizketekin, krisiekin eta gatazkekin. Eta Perkusiorako Kontzertuak badu zerbait horretatik, elkarrekin konektatutako hiru mugimenduek ‘pertsonaia’ bera erretratatzen baitute bertsio desberdinetan. Lehen mugimenduak, adibidez, asko erabiltzen ditu xafla-instrumentuak, hala nola bibrafonoa, eta Big Banden musikaren eragina du. Bigarren mugimendua, tentsioa murrizteko, ereserki baten antzeko estiloan mugitzen da. Eta hirugarrena, azkenik, tempo azkarreko lasterketa da, bakarlariari bere birtuosismo guztia erakusteko aukera ematen diona.

Bigarren zatian, orkestra Johannes Brahmsen 2. Sinfoniako harmonia erromantikoetan murgilduko da.

Euskadiko Orkestrarekin 2023an debuta egin ondoren, programa honetan itzuliko da bere Denboraldira egungo zuzendari suitzar entzutetsuenetako bat: Christoph-Mathias Mueller. Suitzan eta Estatu Batuetan ikasi zuen arren, Muellerrek nazioarteko ibilbide arrakastatsua egin du, batez ere Alemaniako bizitza musikalari eta oso ezagunak ez diren musikagileen defentsari lotuta. Euskadira egindako aurreko bisitan, Alexander Veprik aurkeztu zigun eta, oraingoan, Detlev Glanerten musikaren txanda izango da, Alemaniako gaur egungo konpositore garrantzitsuenetako bat.

 

 

Sarrerak salgai Iruñeko kontzerturako

 

Iruñeko kontzerturako sarrerak salgai daude (Gasteizkorako ordea, ez), euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumeko leihatila eta webgunean, 10 eurotik aurrera.

Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert de Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia
Concert de Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me