Vendredi 13 novembre, 2026

Euskadiko Orkestrak ‘Logelan logale’ haur kantataren hirugarren edizioa egin du Miramonen

'Logelan logale Miramonen. 2026ko azaroak 13. Argazkia: Juantxo Egaña
'Logelan logale Miramonen. 2026ko azaroak 13. Argazkia: Juantxo Egaña

2025eko eta 2026ko udaberrietako bi edizio arrakastatsuren ondoren, Euskadiko Orkestrak ‘Logelan logale’ bere ekoizpen propioa eskaini du berriro, Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musikarekin, azaroaren 13an, Miramonen.

Edizio berezia da Amara Berri ikastetxeko haur gorren talde batek bat egin duelako haur-abesbatza handiarekin, keinuen, mugimenduaren eta hainbat elementu eszenikoren bidez.

Gaur, azaroak 13, Logelan Logale-ren hirugarren edizioa egin da Miramonen. Haur abesbatza eta orkestrarako kantata honek, aurreko bi edizioetan izandako harrera bikainaren ondoren, hazten jarraitzen du eta urrats garrantzitsua eman du. Oraingoan, Amara Berri ikastetxeko haur gorren talde bat sartu da abesbatzan, keinuaren, mugimenduaren eta hainbat elementu eszenikoren bidez. Horrela, kantatako abestien erdiek keinu unibertsaletan oinarritutako narrazio bisual bat ere izan dute, haur hauei ikuskizunaren eta kantatak kontatzen duen istorioaren parte aktibo izateko aukera eman diena.

Eszenatoki gainean, kantata oso ondo ezagutzen duten hiru abesbatza federatuk lagundu diete: Easo Eskolania, Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza eta Hernaniko Udal Musika Eskolako Abesbatza. Horiek guztiek Eva Ugalderen abesbatza-koordinazioa eta -zuzendaritza izan dute.

Leire Bilbaoren libretoa eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musika duen ekoizpen honetan Juanjo Oconek zuzendu du Euskadiko Orkestra eta Kepa Errasti abeslari eta aktorea izan da protagonista ipuinaren narratiban. Amara Berriko ehunka ikaslek gozatu dute ikuskizunaz.

Ekoizpenak zeinu-mintzairaren bi interprete izan ditu. Horietako bat parte-hartzaileei eurei zuzenduta egon da, eta abesbatzekin, orkestrarekin eta garapen musikalarekin sinkronizatzen lagundu die. Beste interpretea publikoari zuzenduta egon da eta Kepa Errastiren interpretazioa zeinu-mintzairaren bidez helarazi du.

Logelan logale Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren Eskola Kontzertuen baitan egin da hirugarrenez, honako erakunde hauen laguntzarekin: Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udalaren Hezkuntza Saila eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea.

 

Logelan logale. 26/27 Musika Gela

 

 

Obraren sinopsia: ‘Logelan logale’

 

Non dago errealitatea eta ametsaren arteko muga? Zer denbora eta pisu hartzen dute ametsek gure egunerokoan? Lo gaudenean eta esna gaudenean egiten ditugun ametsak leku berera doaz? Protagonista bere ohean sartzen da eta saiatzen den arren ezin da lokartu. Egunari errepasoa egiten dio eta nekatuegi sentitzen da bere gorputza eta burua loari emateko. Eta hala ere, muga hori zeharkatu nahian dabilen ordu txiki horietan norbait edo zerbait aurkituko du. Zer ote da? Zein ote da? Ez ote da bere burua izango?

Doinu eta kantu ezberdinen bidez kontatu eta kantatuko dugu, gutako bakoitzak ohera joaten den unetik eta esnatu arteko istorioa. Loa eta ametsaren fantasiari, bakoitzak bere doinua jartzeko, lo gaudenean ere abenturak bizi ditugulako.

 

 

Irakurketa errazeko gida bat eta material gehiago

 

Prozesuan zehar hainbat material sortu dira: dosierrak, libretoarekin lan egiteko gidak, konpositorearen eta libretoaren egilearen aurkezpena, ahots eta pianorako partiturak, abestutako zati guztiak biltzen dituen abesbatza baten grabazioa, eszenografiako materialak, maskarak prestatzea, etab.

Halaber, ekoizpen honetarako propio sortu da irakurketa errazeko gida bat. Dokumentu hau beste dokumentu mota batzuk irakurtzeko edo interpretatzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzako irisgarritasun kognitiboa hobetzeko sortu da. Egoera horri buruzko kontzientzia sortu nahi da, eta gida-mota horien erabilera beste ekimen batzuetara zabaldu, bai eta, oro har, kultura-sektorera ere. Euskadiko Orkestraren lehen esperientzia da, eta etorkizuneko proiektuetan irakurketa errazeko gidak ezartzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du orkestrak.

 

 

ARTIS+: Artea, gizarteratzeko

 

Logelan logale ekimena, baita Musika Gela ziklo osoa ere, ARTIS+: Artea, gizarteratzeko proiektuaren parte da. Mugaz gaindiko Europako lankidetza-proiektu honek helburu du kultura-ekipamenduen irisgarritasuna hobetzea bazterketa-arriskuan dauden biztanle-taldeentzat, dela desgaitasunagatik, dela arrazoi sozialengatik. Proiektu hau 2027ra arte luzatuko da eta honako bazkideak izango ditu, besteak beste: Orchestre National du Capitole de Toulouse, Bartzelonako L’Auditori eta OBC Orkestra eta Paueko Orkestra.

Prochains événements

Concerts & Billetterie novembre

1 Di
2 Lu
3 Ma
4 Me
5 Je
6 Ve
7 Sa
8 Di
9 Lu
10 Ma
10 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Me
11 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h. Annulé
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Annulé
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Je
13 Ve
13 novembre, 2026 Vendredi, 11:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
14 Sa
14 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Di
16 Lu
17 Ma
18 Me
19 Je
20 Ve
21 Sa
22 Di
23 Lu
23 novembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Ma
24 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 Me
25 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Je
26 novembre, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Ve
27 novembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Di
30 Lu