Lundi 23 novembre, 2026

Euskadiko Orkestraren programa sinfoniko berriak Falla, Debussy eta Stravinskiren obrak bilduko ditu eta ‘Abestu 3’ herritarren abesbatzari emango dio protagonismoa

Euskadiko Orkestraren programa sinfoniko berriak Falla, Debussy eta Stravinskiren obrak bilduko ditu eta ‘Abestu 3’ herritarren abesbatzari emango dio protagonismoa

Ehundik gora herritarrek Verdiren ‘I Lombardi’, Sorozabalen ‘Hara nun diran’ eta Vivesen ‘Doña Francisquita’ abestuko dituzte Iruña, Bilbo eta Donostiako kontzertuen lehen hamabost minutuetan.

Hasiera popular honen ondoren, Lucas Maciasek orkestra zuzenduko du Fallaren ‘Hiru puntako kapela’, Debussyren ‘La mer’ eta Stravinskiren ‘Suzko txoria’-ren interpretazioan.

Azaroaren 24tik 27ra bitartean izango diren kontzertuetarako sarrerak salgai daude.

Euskadiko Orkestrak 26/27 Denboraldiko hirugarren programa sinfonikoa aurkezten du, ‘Falla / Debussy / Stravinski’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau hiriburuetan: astelehenean, azaroak 23, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, azaroak 24, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, azaroak 25, Bilboko Euskaldunan; eta ostegun eta ostiralean, azaroak 26 eta 27, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Iruñea, Bilbon eta Donostian, kontzertuen lehen hamabost minutuetan, Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren hirugarren edizioaren emaitza aurkeztuko da. Proiektu parte-hartzaile horretan, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko aukera paregabea izango dute eszenatoki gainean. Lehen bi edizioen arrakastaren ostean, 132 ahotsen talde berria sortu da eta, bi hilabetez entseatzen egon ostean, prest daude herritarrak orkestraren ondoan esperientzia paregabe hau bizitzeko. Herritarren abesbatzak hiru obraz osatutako errepertorioa aurkeztuko du: Verdiren I Lombardi operako ‘O signore, dal tetto natío’; Iparragirreren Hara nun diran en Sorozabalen bertsioan; eta Vivesen Doña Francisquitako ‘Coro de Románticos’. Horrek guztiak 10 eta 15 minutu artean batuko ditu abesbatza misto eta orkestrarako. Herritarren ahotsek, Gorka Mirandak zuzenduta, Easo Abesbatzako 40 kideren babesa izango dute, eta kontzertuen aurreko azken entseguetan ere parte hartuko dute. Gasteizen, arrazoi teknikoengatik, Abestu Euskadiko Orkestrarekin abesbatza herritarrak ezin izango du kontzerturik eman.

 

 

Falla, Debussy eta Stravinskiren lanak

 

XX. mendearen lehen hamarkadetan Paris modernismo musikalaren erdigune nagusi bihurtu zen; konpositoreen hizkuntzak, estetikak eta bilaketak hondamendiaren atarian zegoen Europaren erritmo bizian eraldatzen ari ziren garai historiko hartan. Lucas Macias Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoko, Oviedo Filarmoniako eta Granadako Hiriko Orkestrako zuzendari titularrak Euskadiko Orkestra gidatuko du berriro, Denboraldi honetan bigarren aldiz, Parisen bizi izan ziren eta, bakoitzak bere erara, orkestra sinfonikorako idazteko moduan iraultza eragin zuen hiru egileren obrek osatutako triptiko batean.

Manuel de Falla, Parisen egindako egonaldiari esker, espainiar sustraiko musikaren ahalmena berriz aurkitu zuen konpositorea izan zen. Frantziako hiriburutik itzuli eta gutxira, Hiru puntako kapela konposatu. Obra horretan, Espainiako erritmo eta doinu herrikoiak —hala nola fandangoak, jotak eta farrukak— dinamismo liluragarriko eta umorerik falta ez duen ballet bihurtu zituen. 1917ko apirilaren 7an estreinatu zen Eslava antzokian, jatorrizko pantomima-forman, eta arrakasta itzela izan zuen ikusleen eta kritikaren artean. Kritikak aho batez goraipatu zuen Fallak «nahasezina den espainiar giroa» irudikatzeko erakutsitako intuizioa. Kontzertu-programa hau hasten den egun berean, azaroaren 23an, 150 urte beteko dira hain justu Falla jaio zenetik.

Claude Debussyren La mer obra osatzen duten «hiru zirriborro sinfonikoek», 1903tik 1905era bitartean idatziak, haurtzaroan Cannesen igarotako udaldien oihartzunak eta itsasoari buruzko oroitzapen biziak jasotzen dituzte, «agian pixka bat gehiegizkoak». Hogeita hamar urte geroago, Frantziako konpositorerik eraginkorrena bihurtzeko bidean zela, Debussy itsasoari eskainitako omenaldia idazten hasi zen. Haren erreferenteak, ordea, ez ziren musikalak, piktorikoak eta literarioak baizik: Camille Mauclairren kontakizun bat, Turnerren margolanetako itsas eszenak edo Hokusairen Kanagawako olatu handia ospetsua —garai hartako Frantzian oso irudi ezaguna— izan zituen inspirazio-iturrien artean.

Suzko txoria, 1910eko ekainaren 25ean Parisen estreinatua, Igor Stravinskik 1910etik 1913ra Sergei Diaghileven Ballet Errusiarrentzat idatzi zuen ballet-trilogiako lehen obra izan zen. Haren musika Petrushka obrakoa bezain pertsonala ez bada ere, ezta Udaberriaren sagaratzea obrakoa bezain iraultzailea ere, lortutako arrakasta handiari esker, Stravinski ospetsu bihurtu zen egun batetik bestera. Obrak errusiar ipuin fantastiko baten exotismoa eta aparteko fintasuna duen orkestrazioa uztartzen ditu.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

 

 

Kontzertu hauen lankidea

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie novembre

1 Di
2 Lu
3 Ma
4 Me
5 Je
6 Ve
7 Sa
8 Di
9 Lu
10 Ma
10 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Me
11 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h. Annulé
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Annulé
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Je
13 Ve
13 novembre, 2026 Vendredi, 11:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
14 Sa
14 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Di
16 Lu
17 Ma
18 Me
19 Je
20 Ve
21 Sa
22 Di
23 Lu
23 novembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Ma
24 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 Me
25 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Je
26 novembre, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Ve
27 novembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Di
30 Lu