Jeudi 11 avril, 2013

Federico García Lorca, hitza kantu: Iñaki Fresáneta Juan Antonio Álvarez Parejo Miramongo Matinéetan

Federico García Lorca, hitza kantu: Iñaki Fresáneta Juan Antonio Álvarez Parejo Miramongo Matinéetan
Ahotsa berriz ere Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldian. Apirilaren 13 larunbatean Federico García Lorca poeta ardatz izango duen errezital eskainiko dute Iñaki Fresán barítono nafarrak eta Juan Antonio Álvarez Parejo pianojotzaileak.

Ahotsa berriz ere Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldian. Apirilaren 13 larunbatean Federico García Lorca poeta ardatz izango duen errezital eskainiko dute Iñaki Fresán barítono nafarrak eta Juan Antonio Álvarez Parejo pianojotzaileak. Konpositore ezberdinek idazle handi honen ekoizpena oinarri harturik idatzitako kantuak interpretatuko dituzte "Federicoren mundua: hitza kantu" izenburudun kontzertuan.

Larunbateko Miramongo Matinéerako esku-egitarauan honela laburbiltzen da Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioan entzun ahal izango dena: "Asko dira Federico García Lorcaren (1989-1936) poesia pentagramara eraman duten konpositoreak. Entzungai izango den egitaraua horren adierazgarri da. Revueltas mexikarraren abestietatik hasi eta Miquel Ortegaren aukeratutako testuetara, Caamaño txiletarra, Salvador Moreno mexikarra eta García Leoz, Oltra eta García Abril ahaztu gabe. Guzti hauen obrek, Luis Antonio de Villenak esan bezala, berrogei urte eskasetan bere izena poesiaren izen garrantzitsuenen artean kokatu zuen poeta hobeto ezagutzen lagunduko digute".

Iñaki Fresán nazioarteko lehiaketa ezberdinetn saritu dute eta areto nabarmenetan ari izan da: Parisko Gaveau, Champs Elyseés eta Opera Komikoan, Niza eta Montpelliereko Operan, Gulbenkian eta San Carlo Lisboan, Konzerthaus Vienan, Queen Elisabeth Hall eta Barbican Hall Londresen, Zutabeen Aretoa Moskun, Riga eta San Petesburgoko Filarmonikak, Glocke aretoa Bremenen, Avenida Buenos Airesen, Nezahualkoyolt Mexiko DFen, Treviso, Lyon, Parma, Roma eta Regio Calabriako antzokietan eta abarretan. Santander, Granada, Peralada, Cadaqués edo Nafarroako jaialdietan, Bartzelonako Grec, Cuencako Aste Erlijiosoa edo Donostiako Musika Hamabostaldian aritu da. Sarriki aritzen da orkestra sinfonikoekin lankidetzan eta Claves, Melodía, Harmonía Mundi, Auvidis eta Elkar disko etxeentzat egin ditu grabaketak..

Juan Antonio Álvarez Parejok 1980an egin zuen debuta Teresa Berganza mezzosopranoarekin, Valentziako Principal Antzokian. Ordutik haren pianista laguntzaile bilakatu eta elkarrekin aritu dira munduko auditorio eta antzoki garrantzitsuenetan: Carnegie Hall, Covent Garden eta Albert Hall Londresen; Scala Milanon, Musikverein eta Konzerthaus Vienan, Concertgebouw Amsterdamen, La Fenice Venezian, Champs Elysées, Salle Pleyel eta Opera Parisen, Teatro Real Madrilen, Bartzelonako Liceu, Colón Buenos Airesen, eta abar. Beste hainbat kantari espainiar zein atzerrikoekin egin du lan eta lirikan etorkizun handiko interprete gazteekin aritzen da. Ganbera musikari dagokionez, duoan aritu da, besteak beste, Víctor Martín, Wladimiro Martín, Juan Llinares, José Antonio Campos eta Víctor Ambroarekin.

Iñaki Fresán eta Juan Antonio Álvarez Parejok Buenos Aires, Jerusalén eta espainiar hiri ezberdinetan eskaini diutzte errezitalak, kritika zein entzulegoaren aldetik arrakasta handia lortu dutelarik. Bereziki aipagarria da Madrilgo Auditorioan Schuberten "Schwanengesang" zikloaren interpretazioak izandako harrera bikaina.

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie octobre

1 Me
2 Je
3 Ve
4 Sa
5 Di
6 Lu
7 Ma
8 Me
9 Je
10 Ve
10 octobre, 2025 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert pour les amis de l'Orfeón Donostiarra
11 Sa
11 octobre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 1: Kaabestri Donostia / San Sebastián
Matinée 1: Kaabestri
12 Di
13 Lu
14 Ma
15 Me
16 Je
17 Ve
18 Sa
18 octobre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 2: Haizea Donostia / San Sebastián
Matinée 2: Haizea
19 Di
20 Lu
21 Ma
22 Me
23 Je
23 octobre, 2025 Jeudi, 09:45 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Musika tantak
24 Ve
25 Sa
25 octobre, 2025 Samedi, 12:00 h.
Salle de Musique Musika tantak Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Musika tantak
25 octobre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
26 Di
27 Lu
28 Ma
28 octobre, 2025 Mardi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
29 Me
30 Je
30 octobre, 2025 Jeudi, 11:15 h.
Salle de Musique Concerts pour scolaires: Musika tantak Donostia / San Sebastián
Concerts pour scolaires: Musika tantak
31 Ve
31 octobre, 2025 Vendredi, 19:30 h.
Autres activités ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Acheter des billets
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino