Vendredi 12 avril, 2013

Bordele, lehenbiziko eguna. Euskadiko Orkestraren estreinako kontzertua Auditorio berrian

Bordele, lehenbiziko eguna. Euskadiko Orkestraren estreinako kontzertua Auditorio berrian
Arrakasta ederra lortu zuen Orkestrak bart, Carlo Rizziren zuzednaritzapean eta Luis Fernando Pérez pianojotzailea bakarlari aritu zelarik.

Bidaia ederra izan dugu Carlo Rizzi maisua eta Luis Fernando Pérez pianojotzailearekin hiru orduz Bordeleko auditorio berriaz, bertoko pianoaz, erdiko zuloguneaz, akustikaz eta abarrez hitz egiten solasaldi atseginean. Pasadizo eta barreak izan dira, baita etengabeko hizkuntza aldaketengatik (gaztelaniatik italiarrera eta, helmugara hurbiltzen goazen heinean, ingelesetik frantsesera); Heldu gara Bordelera. Euria ari du, baina hiriak hain berea duen modernitatearen eta pasatako garaien nahasketa hori islatzen darrai

Hotelean atseden apur bat eta zentzu guztietan bizi bizia izango den arratsalde bati aurre egiteko prest. Hasteko, gure kontzertuetan gero eta sarriago, Alemanian bizi den eibartar kontzertino Aitzol Iturriagagoitiari elkarrizketak. Zuzendaria eta bakarlariarekin hitz bakar batzuk ondoren, haukein elkarrizketa kontzertu osterako utziko dugu, lehenengo iritziak emateko aukera izan dezaten.

Eta Auditoriora hurbildu gara, obra arkitektoniko ederra benetan. Etxadi-patio handi batean eraikia balego bezala, bere xarma guztia gordetzen duen Bordele horren erakusle diren etxebizitzen artean eskutatuta. Aurrealde estua ikustean, ezin imajina barrualdearen handitasuna. Erdiguneko Ganbetta plazan kokatua, 1440 ikuslerentzat tokia duen Auditorioa Michel Pétuaud-Létang arkitektoak sortu zuen, zimenduetatik bertatik hasita la ederra egin ere. Izan ere, auditorioa behekalderuntz eraikita dago, frantziar hiri eder honen sakonean.

Eta gaur Euskadiko Orkestra Sinfonikoa estreinakoz ariko da zulogune zirkularra duen auditorio honetan. Orkestra entzulegoaren erdialdean kokatzen da. Gertuko zein erosoa da bai musikarientzat eta baita entzuleentzat ere.

Kontzertuan hasi eta Guridiren "On Kixoteren Abentura" obraren lehenengo neurriak entzutearekin batera hotsak guztiok biltzen gaitu... Auditorioaren akustika ezin sinetsizkoa da! Musikarien eta entzulegoaren arteko gertutasuna are nabarmenagoa bilakatzen da! Rizzi maisua Guridiren zerbait interpretatzeko irrikitan zegoen, lehenbiziko aldia baitzuen egile horren "Melodías vascas"en miresle zuzendariak. "Exotiko eta distiratsua", zioten bertaratutako ikusle ugarietako askok atsedenaldian.

Fallaren "Gauen" txanda ondoren. Luis Fernando Pérezen pianoak Orkestrarekin erabat bat egin eta guztien artean hegoaldeko udako lorategietara garamatzate. EOSko biolontxelo bakarlari Gabriel Mesadoren soloa flamenko bihurtzen da kontzentratutako entzulegoaren aurrean. Bravo eta txaloak frantziar erara, bisa eskatzeko guztiak batera txalo eginez. Eta bis bakarra, bi bis Luis Fernando birtuosoak eskainitakoak: Fallaren "Danza del Molinero" eta Carlos Guastavito argentinarraren "El bailecito". Munduan zehar bidaia...

Bizet da kontzertuaren bigarren zatiaren protagonista. Bruno Claverieren flauta-soloak eta Elisabeth Colarden harpa-soloek "L'Arlésienne"en ondoren bravo oihukatzera bultzatu zuten entzulegoa. Eta Bizet ongi interpretatzeko beharrezkoa den zehaztasun milimetrikoaren inguruan Carlo Rizzik esandakoaren harira, bart horrelakorik izan zela esan genezake, berriz ere gogotsu eta gertuko agertu zen frantziar entzulegoaren jarrera kontutan harturik. Jarrera horri erantzunez, zuzendariak "Toreador" azpitituluaz ezaguna den Carmen operako preludioa opari. Bordeleko lehenbiziko kontzertuari amaiera bikaina, bai horixe! Eta gaur gehiago!

Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert de Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia
Concert de Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me