Samedi 13 avril, 2013

Euskadiko Orkestraren bigarren kontzertua Bordeleko Auditorioan

Osteguneko kontzertuaren arrakastaren ondoren, ostiralean maisu, bakarlari eta orkestrako profesoreen aldarte ona antzematen da, baina baita nekea ere. Hala ere, eguraldi onak, goizean logeletan ikasi eta kontzentratu ostean, Bordele ederreko kaleetan barrena pasiatzera bultzen du, bigarren kontzertua eskaintzeko Auditoriora itzuli aurretik.

Lehenbiziko ezustekoa, arratsaldeko laurak inguruan. Bart izandako arrakastaren ondoren, arratsaldeko lehenengo orduetan gaurko kontzerturako sarrerak agortu direla esan digute Auditorioko arduredunek. Zoragarria! Zein ederki! Poz pozik gaude!

Eta pozarren, jada arratsaldeko zazpiak inguruan auditorio eder honetako atzealdea instrumentu-hots, irrifarrez eta solasaldiz bete da.

Zazpi eta erdietan ateak ireki eta ohiko abonatuez gain, badirudi aurpegi ezberdinak ikus daitezkela, Bordeleko Kontserbatoriko ikaslez betetako bi autobus gainera! Gazte eta nerabeak elkarrizketa eta barrez bete dute auditorioko sarrera. Musika klasikoak helduak bakarrik erakartzen dituela esaten dute gero!

Guridin Orkestra Carlo Rizzi italiarraren batutari leial, Falla Luis Fernando Pérez pianojotzailearen hatz miragarriek interpretaturik eta Gabriel Mesadoren biolontxeloare, Aitzol Iturriagagoitiaren biolinaren eta Luis Fernandoren pianoaren arteko elkarrizketa malenkoniatsuaren unean.

Eta gaueko lehenbiziko ezustekoa... bart ez bezala, lehenbiziko bisean, Fallaren "Danza del molinero" interpretatzerakoan, Rafa Alonsoren korno ingelesaren eta Luis Fernando Pérezen pianoarekin solasaldia obraren hasieran. Bravo eta txaloen ostean, atsedenaldi labur bat eta Bizeti heltzeko ordua!

Hasteko, Bizeten "L'Arlésinne". Bizetek saxofoia gehitu zion pieza honi, une ezberdinetan hots bereziak lortzeko. 1840. urte inguruan, lehenbiziko orkestra sinfonikoa sortu eta 100 bat urte beranduago sortutako instrumentu honek ere badu bere tokia konpositore ospetsuaren lanetan.

Eta atzo Bruno Claverieren flauta-soloa aipatu bagenuen (entzulegoak berriz ere bravo eta txalo bidez eskertu duena), gaurkoan Hervé Michauden oboe-soloa nabarmenduko dugu, kontzertuan zehar entzuten den bigarren oboe-soloa.

Eta gaueko hurrengo sorpresa Carlo Rizzi maisuaren eskutik datorkigu. Bisean ezezaguna zaigun alderdi bat erakusten digu, barre eginarazten digun umoredun showmanarena, alegia: une batez Bizeten "Toreador" ezaguna zuzentzeari utzi eta txantxetan lehen lerroetako batean eserita dagoen andre batekin flietean ibili da. Kontzertua barre eta txalo artean amaitzeko modua!

Frantziar entzulegoak gehiago nahi zuen, baina bi ordu eta erdiren ondoren, ikuskizuna besarkada eta zorionen artean amaitu zen eszenatokian. Etxera itzultzeko ordua zen.
Zoragarria, leiala eta gertukoa Bordeleko entzulegoa, itzultzeko irrikitan gaude!

Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert du Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia Acheter des billets
Concert du Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me