Jun Märklek 9. Abonu programa zuzentzearekin amaituko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular gisa emandako aroa

Jun Märklek azkeneko aldiz zuenduko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzendari titular gisa. Lehenbiziko denboraldia musika aholkulari izan eta gero, japoniar jatorridun alemaniar zuzendariak hiru denboraldian gidatu du Orkestraren ibilbidea. Aro honetan, proiektu nabarmenak burutu ditu; esaterako, asteotan egindakoak: argudio nagusien artean Toshio Hosokawa izan duen Abonu programa eta sortzaile japoniarraren lana bilduko duen diskoaren grabaketa, Naxos disko etxeak argitaratuko duena. Disko horretaz gain, Märklen zuzendaritzapean, Orkestrak Camille Saint-Saënen obrak jasoko dituen diskoa ere grabatu du nazioarteko ospea duen disko etxe horrentzat. Bi grabaketa horiek aurrerapausoa dira, Orkestraren presentzia indartzen baitute nazioarteko disko merkatuan.
Azken programa honetan, Märklek Guridiren Hamar euskal melodiak berreskuratu ditu, euskal musikarekiko bere interesaren erakusgarri; horregatik azken urteotan, euskal kulturarekin lotutako zenbait lan aurkeztu du (Ravel, Canteloube, Aita Madina, eta abar). Kontzertuetako egitaraua osatzen dute Straussen Don Juan eta Heriotza eta antzaldatzea poema sinfonikoek.
Concerts & Billetterie mai


