Mozartek eta Brahmsek hari laukoterako musikaz zer? Maiatzaren 27an Miramongo Matinéetan

Maiatzaren 27 larunbatean, Miramongo Matinéek ganbera musika baliatuko dute musika sinfonikoaren historia ulertzeko alboraezinak diren bi musikagileren ezagutzan sakontzeko: Mozart eta Brahms, alegia. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek sortutako Sariranaga taldeak proposatzen du Mozarten harietarako kuartetoetako bat eta Brahmsen klarineterako eta harietarako kintetoa entzutea. Lan horiek bi sortzaileen ibilbideen une ezberdin, aurkako bati erantzuten diote: Mozartena gaztarokoa da eta Brahmsena, aldiz, bere ibilbidearen amaiera aldera sortua.
Sariranagak joko duen 9. Hari kuartetoa, k.169, "Vienatarrak" ziklokoa da, bere bizitzan zehar Mozartek idatzitako lau zikloetako bat. Hori hamazazpi urte besterik ez zituela idatzi zuen Mozartek, baina agerian uzten du, haren jenioaz gain, maisu izan zuen Haydnen eragina. Brahmsen Klarinete eta harientzako kintetoa Brahmsek klarinetarekiko beranduko interesaren lekukoa da. Jada konposatzeari uztea pentsatua zuenean, Richard von Mühlfeld klarinetista handia entzun eta horrek piztu zion idazteko grina. Izan ere, Mühlfeldek berak estreinatu zuen Brahmsen lana.
Sariranaga osatzen duten musikariak dira Sara Zufiaurre, klarinetea; Mikel Ibáñez eta Itziar Prieto, biolinak; Natacha Dupuy-Scordamaglia, biola; eta Gabriel Mesado, biolontxeloa.
Sarrerak. Matinée guztietarako sarrerak wwebgune honetako TICKET atalean eta www.kutxabank.es webguneetan eta Kursaal zein Orkestraren egoitzako leihatiletan eros daitezke. 7 euroko prezio bakarra dute.
Concerts & Billetterie mai


