Vendredi 29 septembre, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Xostakovitxen musikaz jantziko du "Babilonia Berria" filmaren proiekzioa

Urriaren 2an eta 3an,  Bilboko BBK Salan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak musikaz jantziko du Grigori Kozintsev eta Leonid Trauberg zinemagileen "La Nueva Babilonia" filmaren proiekzioa. Orkestra lehenbiziko aldiz zuzenduko duen Mélanie Lévy-Thibaut frantziarraren agindupean, Dmitri Xostakovitxek sobietar propagandaren adierazlerik onenetakoa den luzemetrai horretarako idatzitako partitura interpretatuko du, 1917ko Errusiako Iraultzaren mendeurrena ospatzen ari garen honetan.

"Babilonia Berria", 1929. urtean lehen aldiz emana, sobietar zinemaren 20ko urteetako aro modernistaren titulu handietako bat da. Benetako artelan, 1871n Parisko Komunan komunisten aurka egindako sarraskia kontatzen du.

Soinu-banda, batez ere bals, polka eta leloz osatua, Xostakovitxek gazte zela idatzi zuen, 23 urte baino ez zituenean. Partiturak, autorearen lehenengoa zinema-mundurako, pisu sinfoniko handia du eta bere ardatza filmeko pertsonaien barne-emozioak eta sentimenduak ikusleari hurbilaraztea da, dramatismoaren bidez. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak interpretaturiko soinu bikainek zuri-beltzeko mundu batean, murgilaraziko dute ikuslea bi orduz. Xostakovitxen erritmo zirraragarri eta gogora ekarleek onduriko munduan. Errusiar musikagilea aitzindaria izan zen irudiak musikarekin uztartzen zinemaren historian.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak proiekzio honetan izango duen parte-hartzea musika sinfonikoa jendartean ezagutarazteko apustuaren baitan kokatzen da, eta hori soinu-banda ospetsuen interpretazioaren bidez. Besteak beste, "The crowd" eta "Wings" film mutuen emanaldietan musika jarri du Orkestrak, eta azken urteotan zuzenean eman du, adibidez, "Lo imposible" arrakastatsuaren soinu-banda.

Urriaren 24an, Tabakaleran. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Donostiako Tabakalerako patioan ere aurkeztuko du "Babilonia Berria" filmaren musika. Kultura garaikideko nazioarteko zentroarekin, kutxa Kultur-ekin eta Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, zuzeneko musikadun proiekzioaren aurretik hitzaldi bat izango da: "Iraultzak: sobietar zinemaren kanona birpentsatzen".

Prochains événements

Concerts & Billetterie décembre

1 Lu
2 Ma
3 Me
4 Je
5 Ve
6 Sa
7 Di
8 Lu
9 Ma
10 Me
11 Je
12 Ve
13 Sa
13 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 décembre, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Di
15 Lu
16 Ma
17 Me
18 Je
18 décembre, 2025 Jeudi, 20:00 h.
Autres activités Concert du Noël du Diario Vasco Juanjo Ocón Donostia Acheter des billets
Concert du Noël du Diario Vasco
19 Ve
20 Sa
20 décembre, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Di
22 Lu
23 Ma
24 Me
25 Je
26 Ve
27 Sa
28 Di
29 Lu
30 Ma
31 Me