Vendredi 06 octobre, 2017

Robert Treviño, jada zuzendari titular izanik, bere Orkestrarekin entseatzen ari da Kontzertu Denboraldiaren irekierarako

Robert Treviño, jada zuzendari titular izanik, bere Orkestrarekin entseatzen ari da Kontzertu Denboraldiaren irekierarako
"Itxaropen-zukua" izenburudun kontzertu-programarekin hasiko da denboraldia, urriaren 10ean Gasteizen, 11n Bilbon, 13an eta 16an Donostian eta 17an Iruñean.

Urriaren 10etik 17ra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 35. kontzertu denboraldia jarriko du abian eta ongietorria egingo dio Robert Treviño zuzendari titular berriari. Estatu batuar zuzendariak kontu handiz diseinatu ditu orain hasiko den denboraldiaren bide estetikoak. Asmo handiko programazioa, egitarau sinfoniko-koral eder batekin hasiko da; horretan Iruñeko Orfeoia izango du alboan, gure herrialdeko abesbatza antzinakoenetako bat. Igor Ijurrak zuzentzen duen erakundeak azken urteotan hainbat orkestra nabarmenekin abestu du, San Petersburgoko Mariinsky antzokikoa edo New Yorkeko Filarmonikoarekin, esaterako.

Orkestra, Treviñoren gidaritzapean, entseatzen ari da jada, Miramongo bere egoitzan, kontzertu horietako egitaraua. "Itxaropen-zukua" izenburupean, berau osatzen duten piezak dira Brahmsen "Patuaren kanta", Bernsteinen "Chichesterreko salmoak" (non Easo Eskolaniako Markel Murillo haur kantariak beteko duen bakarlari papera) eta Mahler-en Lehenbiziko Sinfonia: espiritualtasuna eta desirak, orkestraren soinu handiaren bitaminek indartuak. Programa honetan jainkotiarren eta gizatiarren, erlijiozkoaren eta lurtarraren, gorenaren eta herritarraren arteko dualtasuna ikertzen da. Robert Treviñoren esanetan, kontzertuaren lehenengo zatiak kontrastea mahaigaineratzen du: bere buruari maitasunaren eta patuaren inguruko galderak egiten dizkion Brahms mistikoaren eta ezohiko partitura batean entzungo dugun Bernstein baikorraren arteko kontrastea; bigarren zatiak Mahler gaztea aurkezten digu: eragin ugariren pean, "kantuz" beste zuen bere 1. Sinfonia; sinfonia koral bat da, nolabait esateko, baina ez du ez ahotsik ez hitzik.

Ez da kasualitatea Robert Treviñok Mahlerren sinfonia bat aukeratu izana Euskadiko Orkestrarekin batera ibilbideari ekiteko. Mahlerren musika izan du ondoan bere ibilbidearen oinarrizko uneetan, 2016an Municheko Filarmonikoarekin debuta egin zuenean (5. Sinfonia) edo iragan ekaineko London Symphony Orchestrarekin egindako aurkezpen arrakastatsuan (Hirugarren sinfonia). Mahlerrekin, halaber, Treviñok gure Orkestrarekin batera asmo handiko etorkizunari emango dio hasiera. Zuzendari titular berria indarrez, kemenez eta pasioz beteta dator, Euskadiko Orkestra goi mailara igotzeko asmoz. Denboraldi osoan zehar nabarmenduko da bere eragina da (sei kontzertu-programa zuzenduko ditu) eta kontzertu zein proiektu bakoitza ekitaldi aparta bihurtuko du.

2017/2018 denboraldiaren irudia sinboloen sinfonia da, konposizio metaforikoa, denboraldi ikusgarria, magikoa, zirraragarria eta era orotako ikusleei irekia islatzen duen irudien doinua: betiko entzuleei zuzenduko gara, baina baita zale berriei ere. Horiek erakarri nahi ditugu eta atsegin handiz hartuko ditugu gurean.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak, eta baita Denboraldiko gainerako kontzertuetarako sarrerak ere, salgai daude www.sarrerak.euskadikoorkestra.eus webgunean, dagokion aretoko webguneetan zein leihatiletan eta gainerako ohiko salguneetan.

Kontzertu oro 20:00etan hasiko da.

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Ve
2 Sa
3 Di
4 Lu
5 Ma
6 Me
7 Je
8 Ve
9 Sa
10 Di
10 mai, 2026 Dimanche, 18:00 h.
Salle de Musique Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Lu
12 Ma
13 Me
14 Je
15 Ve
16 Sa
16 mai, 2026 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Pablo Urbina Errenteria Acheter des billets
Musikaste. Concert de clôture
17 Di
18 Lu
19 Ma
20 Me
21 Je
22 Ve
22 mai, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 mai, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Tango berria
24 Di
25 Lu
25 mai, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Ma
26 mai, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
27 Me
27 mai, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
28 Je
28 mai, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Bernaola / Mendelssohn
29 Ve
30 Sa
31 Di