Mardi 24 septembre, 2024

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok Kontzertu Denboraldiari ekingo diote Aldave eta Mahlerrekin

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok Kontzertu Denboraldiari ekingo diote Aldave eta Mahlerrekin

Orkestrak Pascual Aldaveri eta bere ‘Akelarre’ obra handiari egindako omenaldiarekin hasiko du Denboraldia, nafar konpositorearen jaiotzaren mendeurrenean, eta Mahlerren azken sinfonia handiarekin, ‘Bederatzigarrena’.

Euskadiko Orkestrak bere lerroetan barne hartuko ditu Euskal Herriko Gazte Orkestraren dozena bat gazte.

Sarrerak salgai daude Donostia, Bilbo eta Iruñeko kontzertuetarako, 10 eta 40 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak 2024/25 Kontzertu Denboraldiari hasiera emango dio, Pascual Aldave konpositore nafarrari eta Gustav Mahler sinfonista alemaniar handiari eskainitako lehen programarekin. Robert Treviñok zuzendutako kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, irailak 27, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehenean, irailak 30, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan (aurrerantzean Euskadiko Orkestraren egoitza izango dena Kontzertu Denboraldirako); astearte eta asteazkenean, urriak 1 eta 2, Donostiako Kursaal Auditoriumean; eta ostiralean, urriak 4, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Robert Treviñok beste urrats bat emango du azken denboraldietan lideratu duen proiektu handian: Gustav Mahlerren ziklo sinfoniko osoaren interpretazioan. Oraingoan, 9. Sinfoniaren txanda izango da, osorik konposatutako azkena izan zena. Treviñoren arabera, «Mahler argi eta garbi senti dezakegu bere ikuspegi artistikoaren amaiera emanez». Zehatz-mehatz, 1909an konposatu zuen, 1910ean bizitzari amaiera eman zion bihotzeko gaixotasuna diagnostikatu eta gero. Bruno Walterrek hilondoan estreinatu zuen, eta honela deskribatu: «agur baketsu bat; amaierarekin, lainoak zeruaren urdinean disolbatzen dira».

Baina, horren aurretik, «araoa» jasoko dugu: 2024/25 Denboraldia egituratzen duten gaietako bat. Hain zuzen ere, Pascual Aldaveren Akelarre balletaren zati batekin erakutsiko da. Lesakako konpositoreak Pio Barojaren Urtubiko damari eskaini zion balleta, eta hura osatzen duten lau euskal rapsodietako bigarrenari helduko zaio; zehazki, kontakizunaren azken zatiari, zeinak sorginen bilkura eta dantza deskribatzen baititu. Akelarre Aldaveren obra handia da, bere katedral handia; konpositoreak obra handi hori sortzeko egin zuen lan. Nafarroako musikagilearen jaiotzaren mendeurrena da 2024 urte hau, eta horregatik erabaki du orkestrak Denboraldiari hasiera ematea lan horrekin.

 

 

Jesus Guridi Kontserbatorioa, Euskadiko Orkestraren egoitza hemendik aurrera

 

Euskadiko Orkestrak Gasteizen duen ibilbide musikal luzeari jarraipena emango dio aurten ere. Jesus Guridi Kontserbatorioak ateak ireki dizkio Denboraldi berri honetan orkestrari, eta Principal Antzokia eraberritze lanengatik itxita dagoen bitartean bertan izango diren kontzertuen programazio osoa prestatzen ari da. Kontserbatorioko auditorioak besaulki-patioa eta bi anfiteatro ditu, eta akustika ona du. Edukiera txikiagoa da eta oraingoz ez da abonu eta sarrerarik salduko.

Kontzertu-programa honek Gasteizen Mahlerren 9. Sinfonia bakarrik izango du.

 

 

EGOren kideak Euskadiko Orkestraren lerroetan

 

Euskadiko Orkestrak berriro integratuko ditu Denboraldi honetan gazteak, musika-ibilbidearen hainbat prestakuntza-etapatan, profesionalizatu arte. Horregatik, lehen kontzertu-programa honetan Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) dozena bat kide gonbidatu ditu Mahlerren Bederatzigarren Sinfonia interpretatzera. Gainera, 2025eko ekainean, Denboraldiaren amaieran, Musikeneko ikasleak Mahlerren Zazpigarrena interpretatzen egongo dira.

 

 

Sarrerak eta abonamenduak

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera. Bestalde, Donostian, Bilbon eta Iruñean abonuen salmenta zabalik dago, 80 eurotik aurrera, euskadikoorkestra.eus webgunean edo 943013232 telefonoan.

 

 

24/25 Denboraldia: Kontrastea eta araoa

 

Denboraldi berri honetan, ‘kontrastea’ eta ‘araoa’ kontzeptuen inguruan ardaztuko da gure diskurtsoa. Kontrastea, ohiko errepertorioko obrak (adibidez, Schuberten ‘Handia’, Mahlerren ‘Zazpigarrena’ eta ‘Bederatzigarrena’, eta Brahmsen ‘Bigarrena’) interpretatzeaz gain, lehen aldiz interpretatuko baititugu obra batzuk, hala nola Scriabin, Szymanowski eta Schoenbergenak.

Araoa Akelarrek ekarriko digu, Pascual Aldaveren obra-katedralak; hain zuzen ere, hura jaio zeneko mendeurrena oroituko dugu. Beatriz Arzamendi ere gure artean izango dugu, Sorginen soinuarekin. Arrasateko konpositorea orkestraren Abonu Denboraldian sartuko den lehen aldia da. Suhar Korua ere lehen aldiz izango da gurekin, eta kontzertu-programa originala eskainiko du, hau ere gauaren gainekoa. Juanjo Mena, nazioarte mailako zuzendari euskalduna, berriz izango da Denboraldi honetan, eta euskal inspirazioko atal hau itxiko du.

Hau posible egiteko, orkestraren programazioak artista handiak jasoko ditu, hala nola Stanislav Kochanovsky, Christoph-Mathias Mueller, Kristiina Poska eta Juanjo Mena batutarekin. Lehen mailako pertsona ospetsuak ere izango dira, adibidez, Denis Kozhukhin (pianoa), Christoph Sietzen (perkusioa), Pinchas Zukerman (biolina), Baiba Skride (biolina) eta Daniel Müller-Schott (biolontxeloa); eta gure lurraldeko bi abesbatza handi, Iruñeko Orfeoia eta Suhar Korua.

Denboraldiari buruzko informazioa hemen

 

Prochains événements

Concerts & Billetterie mai

1 Je
2 Ve
3 Sa
4 Di
5 Lu
6 Ma
7 Me
8 Je
9 Ve
10 Sa
11 Di
12 Lu
13 Ma
13 mai, 2025 Mardi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
14 Me
14 mai, 2025 Mercredi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
15 Je
15 mai, 2025 Jeudi, 12:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Acheter des billets
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
16 Ve
17 Sa
17 mai, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 15: Belharra Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 15: Belharra
18 Di
19 Lu
20 Ma
21 Me
22 Je
23 Ve
24 Sa
24 mai, 2025 Samedi, 19:00 h.
Autres activités Musikaste. Concert de clôture Diego Martin Etxebarria Errenteria Acheter des billets
Musikaste. Concert de clôture
25 Di
26 Lu
27 Ma
28 Me
29 Je
30 Ve
30 mai, 2025 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler
31 Sa
31 mai, 2025 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 16: Barrococo Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 16: Barrococo