Mardi 25 mars, 2025

Daniel Müller-Schott biolontxelojolea izango da Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren protagonista

Daniel Müller-Schott biolontxelojolea izango da Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berriaren protagonista

Alemaniako interprete bikainak Prokofieven ‘Sinfonia kontzertante’ exijenteari aurre egingo dio, XX. mendearen erdialdean Mstislav Rostropovitx biolontxeloaren maisuarentzat espresuki idatzitako lanari. Orkestrak kontzertuen bigarren zatian gutxi ezagutzen den errepertorioa deskubritzen jarraitzea proposatzen du, Alexander Scriabinen ‘2. Sinfonia’-rekin.

Stanislav Kochanovskyk zuzenduko ditu kontzertuak martxoaren 27tik apirilaren 2ra Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak ostegun honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko bederatzigarren programari aurre egingo dio, ‘Prokofiev / Scriabin’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostegun eta ostiralean, martxoak 27 eta 28, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, martxoak 31, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, apirilak 1, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta asteazkenean, apirilak 2, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

San Petersburgoko Stanislav Kochanovsky zuzendaria errusiar musikako espezialista famatuenetako bat da. Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoan bigarrenez parte hartuko du, 23/24an Brahms eta Xostakovitxen lanekin estreinatu ondoren.

Oraingo honetan, kontzertuen lehen zatian Sergei Prokofieven Sinfonia kontzertantea zuzenduko du, 1952an estreinatutako obra. Hasiera batean, biolontxelorako kontzertua izan behar zuen, Mstislav Rostropovitx bakarlari ezin ospetsuagoarekin, baina berrikusi egin zen gero, izaera sinfonikoa nabarmentzeko, eta orduan hartu zuen gaur egun duen izena, kontzertuaren eta sinfoniaren generoen uztarketa moduan. Nolanahi ere, bakarlariaren zatiak hasierako zailtasun ikusgarriari eutsi zion, eta Daniel Müller-Schott biolontxelista alemanak hartuko du horren gaineko ardura. New York Timesen arabera, «teknika menderatzen duen interpretatzaile ausart bat da». 2010ean eta 2012an Euskadiko Orkestra bisitatu ondoren, hirugarren aldiz parte hartuko du alemaniarrak bere Denboraldi Sinfonikoan.

Bigarren zatian, Kochanovskyk San Petersburgorekin oso lotuta dagoen beste partitura bat landuko du: Alexander Scriabinen 2. Sinfonia. Gaztaroko sorkuntza-lan bat da, baina ondoko beste lan batzuen kolore harmoniko berezia eta sustrai mistikoak iragartzen ditu; adibidez, Suaren poemarenak eta Estasiaren poemarenak. 2. Sinfonia batere nabarmendu gabe estreinatu zen 1902ko abenduan, San Petersburgon. Eta, babesle handiak izan dituen arren, beste ondorengo sorkuntza izugarri batzuen itzalean mantendu da. Denborarekin, pieza giltzarria bilakatu da erreferente tradizionaletatik abiatuta Scriabin lengoaia original bat garatzera nola iritsi zen ulertzeko. Hori dela-eta, azken urteetan 2. Sinfoniak presentzia irabazi du kontzertu aretoetan. 

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Ma
2 Me
3 Je
4 Ve
5 Sa
6 Di
7 Lu
8 Ma
9 Me
10 Je
11 Ve
12 Sa
13 Di
14 Lu
15 Ma
16 Me
17 Je
18 Ve
19 Sa
19 septembre, 2026 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Di
21 Lu
22 Ma
23 Me
24 Je
25 Ve
25 septembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Résurrection
26 Sa
27 Di
28 Lu
28 septembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Résurrection
29 Ma
29 septembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián
Mahler 2: Résurrection
30 Me
30 septembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián
Mahler 2: Résurrection