Mercredi 26 mars, 2025

‘Musika tantak’, lehen Musika Familian kontzertu inklusibo eta berritzailea, gaitasunen aniztasunaren aldeko apustua egiten duena

‘Musika tantak’, lehen Musika Familian kontzertu inklusibo eta berritzailea, gaitasunen aniztasunaren aldeko apustua egiten duena

Musika Gela zikloaren ekoizpen  honek bi Musika Familian kontzertu izango ditu, lehenengoa martxoaren 29an (18:00) Donostiako Kursaaleko ganbera aretoan eta bigarrena apirilaren 6an (18:00) Gasteizko Felix Petite Antzokian. Sarrerak salgai daude 3 eurotik aurrera.

Larunbat honetan, martxoak 29, estreinatuko da Musika tantak, Euskadiko Orkestraren Musika Gela zikloaren ekoizpena, gaitasun desberdinak dituzten pertsonen kulturarekiko irisgarritasunaren aldeko apustua berresten duena. Musika tantak kontzertuak eszenatokian biltzen ditu Euskadiko Orkestrako musikari talde bat eta gaitasun ezberdinak dituzten zortzi artista. Arlo horretan, Euskadiko Orkestrak duela urte batzuk izan zuen lehenbiziko esperientzia, bere Denboraldi Sinfonikoko kontzertu batean eta Soinuen mosaikoa proiektuaren baitan. Bi kontzertu izango dira: batetik, larunbatean, martxoak 29, 18:00etan, Kursaaleko ganbera aretoan, Kursaal Eszenarekin koprodukzioan, eta bestetik, astebete geroago, igandean, apirilak 6, 18:00etan, Gasteizko Felix Petite Antzokian. Sarrerak salgai daude 3 eurotik aurrera, Euskadiko Orkestraren webgunean eta aretoen leihatila eta webguneetan.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Ikuskizun erabat inklusibo eta interaktiboa izango da; musikak, euskal mitologiak eta ikusleen partaidetzak bat egingo dute. Mari, Mairu eta Galtzagorri bezalako pertsonaia ospetsuen presentziaren bidez, unibertso magiko bat sortuko da, non talentu bakoitzak, musika-tresnen, ahotsaren edo dantzaren bitartez, bere lekua aurkituko duen, aniztasunak gizarte osoa aberasten duela erakusteko.

Ordubete inguruko iraupena duen eta artista bakoitzaren gaitasunaren neurrira diseinatu den musika programa hau prestatzeko hainbat hilabetetako lana behar izan da, ilusio betez egindako lan sakon eta zehatza. Yamel Romero musikari eta konpositoreak haiekin prestatu eta landu du gidoia; haientzat eta haiekin sortu du musika, abesti dibertigarri eta oso alaiak. Griegen Peer Gynt eta Saint-Saënsen Animalien Inauteria bezalako klasikoak uztartuko dira Yamel Romerok konposatutako obrekin (Galtzagorri eta Mairu eta Mari naiz abestiak, kasu); Simon Ezquiagak, Yamel Romerorekin batera sortutakoekin, Musika munduan eta Aniztasun erlatiboa, Ezquiagak berak kantatuko dituenak; eta Iñaki Cepasenarekin, haren Pizza Proyect izeneko tarantela napolitarra.

Musika tantak bere izaera integratzaileagatik nabarmentzen da, eta gizarteari mezu argi bat bidaltzen dio: gaitasun desberdinak dituzten musikarien parte-hartzea eta irisgarritasuna sustatu behar direla honelako kultur jardueretan, eta bertan gaitasunen aniztasunaren aldeko apustua egin behar dela.

6 eta 14 urte bitarteko haurrei eta familiarteko publikoari zuzendutako ekoizpen berritzaile hau, euskaraz egingo dena, Mikel Cañada Musika Gelaren koordinatzaileak sortu du. Emanaldien aurretik Sentsibilizazio Tailer osagarri bana egingo da, aukerakoa eta doakoa (sarrera erosi dutenentzat). Aldez aurretik izena eman behar da 943003180 telefonora deituz Donostiarako eta 945161045 telefonora deituz Gasteizerako (leku mugatuak bi kasuetan).

Prochains événements

Concerts & Billetterie novembre

1 Di
2 Lu
3 Ma
4 Me
5 Je
6 Ve
7 Sa
8 Di
9 Lu
10 Ma
10 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Me
11 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h. Annulé
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Annulé
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Je
13 Ve
13 novembre, 2026 Vendredi, 11:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
14 Sa
14 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Di
16 Lu
17 Ma
18 Me
19 Je
20 Ve
21 Sa
22 Di
23 Lu
23 novembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Ma
24 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 Me
25 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Je
26 novembre, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Ve
27 novembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Di
30 Lu