Jeudi 03 avril, 2025

Vorágine izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

Vorágine izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matinéean

Gehiengoa Euskadiko Orkestraren kideak diren zazpi musikariz osatutako taldeak Dohnanyi eta Dvoraken obra bana interpretatuko du larunbat honetan, apirilak 5, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Larunbat honetan, apirilak 5, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen 24/25 Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da. Bertan, Vorágine taldeak ‘Ekialdeko Haizea’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldeko zazpi musikarietako sei Euskadiko Orkestraren kideak dira: Xabier de Felipe (biolina), Itziar Prieto (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola), Pascale Michaud (biolontxeloa), Sara Zufiaurre (klarinetea) eta Marianne Tauzin (tronpa). Amaia Zipitriak osatuko du taldea pianoan.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Ernst von Dohnanyiren Sextetoa interpretatuko du lehendabizi Voráginek. 1935ean konposatu zuen, Dohnanyik nazioarteko izen handiko konpositore eta pianojole gisa ospea ezarrita zuen garaian. Lehen hiru mugimenduek erromantizismo eta erromantizismo-oste germaniarraren ezaugarri tipikoak dituzte, eta Gustav Mahler edo Felix Mendelssohnen estiloa gogorarazten dute. Baina kontrastea laugarren eta azken mugimenduarekin sortzen da, non Dohnanyik entzulea harritu egiten duen klarinetean eta pianoan interpretatutako ragtime batekin. Mugimendu honen umorezko estiloak jazzaren erreferentzia argiak ditu —1930eko hamarkadan oso modan zegoen generoa—, eta aurreko mugimenduetako elementu erromantikoei kontrapuntu dibertigarria eskaintzen die.

Ondoren, Matinéeak Antonin Dvoraken 2. Pianodun Kintetoarekin jarraituko du; konpositore txekiarraren sorkuntza-une gorena islatzen duen obra. Dvorakek nazioartean aintzatespen handia lortua zuen obra hau idatzi zuenerako, 1887an. Bere herrialdeko musika folklorikoaren elementuak estilo klasikoko ganbera-konposizioetan integratzeko Dvorakek zuen gaitasunaren lekuko da kinteto hau. Konpositoreak Txekiako dantza eta melodia folklorikoak erabili zituen lan honetan, hala nola dumka eta furiant-a, kolorez eta emozioz aberatsa den soinu-paisaiari bizia emateko. Gainera, bohemiar musikaren eragin nabarmena erakusten du, melodia lirikoekin eta energia erritmiko dardaratiarekin.

Sarrerak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Prochains événements

Concerts & Billetterie novembre

1 Di
2 Lu
3 Ma
4 Me
5 Je
6 Ve
7 Sa
8 Di
9 Lu
10 Ma
10 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 Me
11 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h. Annulé
Saison symphonique Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Annulé
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Je
13 Ve
13 novembre, 2026 Vendredi, 11:00 h.
Salle de Musique Concerts pour Scolaires: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
Concerts pour Scolaires: Logelan Logale
14 Sa
14 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Di
16 Lu
17 Ma
18 Me
19 Je
20 Ve
21 Sa
22 Di
23 Lu
23 novembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Ma
24 novembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 Me
25 novembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Je
26 novembre, 2026 Jeudi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Ve
27 novembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 novembre, 2026 Samedi, 11:00 h.
Matinées de Miramon Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Di
30 Lu