Mercredi 01 juillet, 2026

Gaurtik aurrera salgai daude Euskadiko Orkestraren 26/27 Denboraldi Sinfonikoko abonamenduak

Euskadiko Orkestraren 2026/2027 Denboraldi Sinfonikoa 2026ko irailaren 25ean hasiko da Bilbon, eta 2027ko maiatzaren 31n amaituko da Iruñean.

Egungo abonatuek abonamendua berritzeko epea amaitu ondoren, abonu berrien salmenta irekiko da orain. Gaurtik, uztailaren 1etik, aurrera eros daiteke, eta abonu bakoitzak programa hauetara joatea barne hartuko du:

 

 

10 kontzertutarako abonuen prezioa 87€tik 252€rakoa izango da. 24/25 denboralditik Euskadiko Orkestrak Jesus Guridi Musika Kontserbatoriora eraman ditu bere kontzertuak, Gasteizko Principal Antzokia eraberritze-lanengatik itxi ondoren. Oraingoz, eta areto berri horretan eserleku libre gutxiago daudenez gero, ez da abonu berririk egingo Gasteizen.

 

 

Nola abonatu

 

 

 

Hunkitzeko Denboraldia

 

Denboraldi berriak giza izaeraren galdera handietan barrena doan ibilbidea proposatzen du: bizitza eta heriotza, patua, itxaropena, memoria, identitatea edo askatasuna. Gustav Mahlerren espiritualtasunetik Dmitri Xostakovitxen tentsio politikora; Bachen soinu-unibertsotik Stravinskiren modernitatera; Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren euskal musika-ondaretik Pacho Floresen latinoamerikar bizitasunera doan bidaia.

Denboraldiko erradiografia musikalean, Aita Donostiak orain 100 urte, 1926an, Parisen estreinatu zuen La vie profonde de Saint François D’Assise obra berreskuratzeko egindako lanarekin egingo dugu dardara. Frantziako hiriburuak, abangoardiaren erdigune gisa, beste konpositore garaikide batzuk ere bildu zituen: Falla eta haren lagun Debussy eta Stravinski, adibidez. Hain zuzen ere, programa honek erakutsiko digu XX. mendeko musika berritzeko prozesuan ezinbesteko hiru zutabe bihurtu zirela. Musika-arkitekturaren beste zutabe garrantzitsu batek Bachengana eramango gaitu, aitzakia eta inspirazio gisa. Izan ere, XIX. eta XX. mendeetako zazpi sortzailek jenio alemaniarraren perfekzio teknikoa berrasmatu zuten, bizitza berria emanez. Denboran jauzia eginda, Pacho Flores venezuelarraren Amerikara iritsiko gara eta tronpetan duen birtuosismoa ezagutuko dugu, lore, tango, kantu eta bihurguneen istorioekin jolasteko.

Urte askoren ondoren, Denboraldira itzuliko dira pianoan eta musika garaikidearen historian erreferente diren bi: Christian Zacharias, pianista eta zuzendari gisa arituko dena, eta Elisabeth Leonskaja. Artista handi horien beteranotasunarekin kontrajarrita iritsiko dira abesbatzen harrobitik ateratako Luken Munguira tenorraren gaztetasun oparoa eta Jone Martinez, dagoeneko nazioartean ibilbide entzutetsua egiten ari dena. Eta lurraldeko abesbatza ugari izango ditugu ondoan: Donostiako Orfeoia, Easo Abesbatza eta Bilboko Koral Elkartea. Beste ahots batzuek, kasu honetan anonimoek, abesbatza berria osatuko dute Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren hirugarren ediziorako.

 

 

Sarrera solteen salmenta irailaren 1etik aurrera

 

Sarrera guztiak salgai egongo dira irailaren 1etik aurrera euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditorio eta leihatilen webguneetan (Gasteizen kasuan izan ezik). Sarrera solteen prezioa 10€ eta 41€ artekoa izango da. Hainbat kolektibori aplikatutako deskontuak mantendu egingo dira, baita ongien funtzionatzen duen kategorietako bat ere: Azken Ordu Gaztea, hau da, sarrerak 10€-an eremu guztietan, 30 urtetik beherakoentzat eta kontzertua hasi aurreko 30 minutuetan.

Prochains événements

Concerts & Billetterie septembre

1 Ma
2 Me
3 Je
4 Ve
5 Sa
6 Di
7 Lu
8 Ma
9 Me
10 Je
11 Ve
12 Sa
13 Di
14 Lu
15 Ma
16 Me
17 Je
18 Ve
19 Sa
19 septembre, 2026 Samedi, 18:00 h.
Autres activités San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Di
21 Lu
22 Ma
23 Me
24 Je
25 Ve
25 septembre, 2026 Vendredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
26 Sa
27 Di
28 Lu
28 septembre, 2026 Lundi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Résurrection
29 Ma
29 septembre, 2026 Mardi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection
30 Me
30 septembre, 2026 Mercredi, 19:30 h.
Saison symphonique Mahler 2: Résurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Acheter des billets
Mahler 2: Résurrection