‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin 3’ ekimeneko herritarren abesbatza prest dago eszenatokira igotzeko

Bi hilabete entseatzen eman ondoren, abesbatza prest dago esperientzia paregabe hau orkestrarekin batera bizitzeko hurrengo kontzertuetan: azaroaren 24an Baluarten, 25ean Euskaldunan eta 26an eta 27an Kursaalen.
Adin eta erregistro askotako 132 herritarren ahotsek Verdiren ‘I Lombardi’, Sorozabalen ‘Hara nun diran’ eta Vivesen ‘Doña Francisquita’ interpretatuko dituzte.
Lehenengo bi edizioetan arrakasta handia izan ondoren, hirugarren Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren puntu gorena iritsi da. Proiektu hau datorren astean jarriko da ikusgai Euskadiko Orkestraren 26/27 Denboraldiko hirugarren programa sinfonikoaren barruan, ‘Falla / Debussy / Stravinski’ izenekoa. Herritarren abesbatzaren parte-hartzearekin irekiko diren kontzertuak honako egunotan izango dira: asteartean, azaroak 24, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, azaroak 25, Bilboko Euskaldunan; eta ostegun eta ostiralean, azaroak 26 eta 27, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.
Herritarren Abesbatzak hiru obraz osatutako errepertorioa aurkeztuko du: Verdiren I Lombardi operako ‘O signore, dal tetto natío’; Iparragirreren Hara nun diran en Sorozabalen bertsioan; eta Vivesen Doña Francisquitako ‘Coro de Románticos’. Horrek guztiak 10 eta 15 minutu artean batuko ditu abesbatza misto eta orkestrarako. Herritarren ahotsek, Gorka Mirandak zuzenduta, Easo Abesbatzako 40 kideren babesa izango dute, eta kontzertuen aurreko azken entseguetan ere parte hartuko dute.
Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin Istorioak
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimeneko parte-hartzaileen testigantzak jaso dira, ekimen honek haien bizitzetan izan duen eragina ezagutzeko. Pilula hauek datozen egunetan zabalduko dira orkestraren sare sozialen bidez. Lehenengo istorioan Arburua Presa eta Nekane Vallejos dira protagonistak; biek Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren hiru edizioetan parte hartzeko zortea izan dute:
Entseguetako argazkiak
Kontzertuak
Zuzendaria: Lucas Macías
Abesbatzaren zuzendaria: Gorka Miranda
Abesbatza laguntzailea: Easo Abesbatza
Datak*:
- Iruña (Baluarte): azaroak 24
- Bilbo (Euskalduna): azaroak 25
- Donostia (Kursaal): azaroak 26 eta 27
*Gasteizen, arrazoi teknikoengatik, Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren abesbatzak ezin izango du kontzertua eman.
Obrak:
- G. Verdi: I Lombardi, ‘O signore, dal tetto natío’
- J. M. Iparragirre / P. Sorozabal: Hara nun diran
- A. Vives: Doña Francisquita, ‘Coro de románticos’
Concerts & Billetterie novembre

Annulé










